Hans Uszkoreit, biografia laburra, proiektu eta publikazioak

Hans Uszkoreit Linguistika Konputazional irakaslea da Saarlandgo Unibertsitatean. DFKIan (Inteligentzia Artifizialaren Ikerkuntzarako Zentru Alemana) ere lan egiten du Zuzendari Zientifiko bezala eta Hizkuntza Teknologien Laborategia zuzentzen du. Ordenagailu Zientzien arloko irakaslea ere bada.
Linguistika eta Informatika ikasi zituen Berlineko Unibertsitate Teknikoan eta Texaseko Unibertsitatean. Texasen egon zenenan makina bidezko itzulpengintzan lan egin zuen. 1984an Doktoratua lortu zuen. 1982tik 1986ra Inteligentzia Artifizialaren arloan lan egin zuen Kalifornian. IBM,n lan egin zuen besteak beste eta unibertsitatean ere klase eman zuen.
1989tik aurrera Saarlandeko Unibertsitatean hasi zen lanean Linguistika Konputazionalaren eta Fonetikaren arloan. Sotu berria zen DFKIko buru egin zen eta beste hainbat proiektu eta erakunde fundatu edo kofundatu ditu. Linguistika Konputazionalaren Komite Internazionalean (ICCL) parte hartzen du eta beste hainbat nazioarteko erakundeetan ere. Enpresa batzuetan ere parte hartzen du.
Egun hizkuntza naturalaren konputadora bidezko modeloen ulertzean eta sortzean, hizkuntza teknologia aurreratuetan, fundamentu kognitiboetan, formalismo gramatikoetan eta bere inplementazioetan eta gramatika eta semantika alemanaren gainean lan egiten du.

Feiyu Xurekin, bere lankidearekin, ezkonduta dago eta elkarrekin txinerari buruzko hainbat ikerketa eta artikulu egin dituzte.

1986tik aurrera hainbat eta hainbat liburu idatzi ditu beste autore batzuen laguntzarekin. Hauek dira horietako batzuk:

  • Hans Uszkoreit: Syntaktische und semantische Generalisierungen im strukturierten Lexikon. GWAI 1986: 87-100
  • Gosse Bouma, Esther König, Hans Uszkoreit: A Flexible Graph-Unification Formalism and Its Application to Natural-Language Processing. IBM Journal of Research and Development 32(2): 170-184 (1988)
  • Hans Uszkoreit: Computerlinguistik, Linguistik und künstliche Intelligenz. Computerlinguistik und ihre theoretischen Grundlagen 1988: 210-214
  • Rolf Backofen, Harald Trost, Hans Uszkoreit: Linking Typed Feature Formalisms and Terminological Knowledge Representation Languages in Natural Language Front-Ends. Wissensbasierte Systeme 1991: 375-383
  • Joanne Capstick, Abdel Kader Diagne, Gregor Erbach, Hans Uszkoreit, Anne Leisenberg, Manfred Leisenberg: A system for supporting cross-lingual information retrieval. Inf. Process. Manage. 36(2): 275-289 (2000)
  • Tianfang Yao, Hans Uszkoreit: Chinese Named Entity and Relation Identification System. ACL 2006

Ikus daitekenez linguistikaren arloaz aparte informatika bezalako beste arlo batzuetan ere egin ditu ikerkuntzak.

Bibliografia:

Iruzkin bat utzi

Erantzunik ez oraindik.

Comments RSS TrackBack Identifier URI

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s