Hipermediatikotasuna nire bizitzan

Ordenagailua nire bizitzan 1992an agertu zen, nire aitak katedraren memoria egin behar zuen. Nik hiru urte nituen arren, Paintbrush eta Solitario eta Bsucaminas programa erabiltzen nituen. 386 hori edukitzea nire galera izan zen, handik aurrera jostailurik onena ordenagailua bihurtu zen.

Gero Knight’s Force eta Asteroids jokuak erabiltzen ikasi nuen, space barrari ematen nio bakoitzean tui, tui, tui entzuten zen. Orduan ez nuen ez internet, ez bideo digitalak, ez zere ezagutzen.

1996an Pentium I bat heldu zen nire etxera, ordenador multimedia esaten zena. Altabozak zituen, CD irakurgailua… ordenagailua lanerako ez ezik jolastu eta disfrutatzeko ere bazen. Scaner bat ipini genion, oso kalitate txarrekoa eta 1999an interneta. Kanpoko modemak izugarrizko zarata egiten zuen, astiro zihoan, baina “guay” zen. Ordenagailu hori iaz arte erabili dut jolasteko, egia esan ez nuen gehiagorik behar.

Windows 98a, pelikulak ikusteko aukera, internet normalizatua, messenger-a, joku hobeak, argazki kamara digitala.

Windows XP hipermediatikotasunaren arloko erreminta gorena. Bideoak, irudiak, soinuak, testuak, hauek danak konbinatu eta editatzeko aukera onena. Aurretik ere egin zitekeen edizio lan hau guztia, baina ez orain bezain sakon.

Hipermediatikotasuna apurka-apurka sartzen joan da gure bizitzan, ia konturatu gabe. Jostailu gogokoena ordenagailua duen batentzat, bere bizitza. Sistema operatibo eta bideo tarjeta zehatz batekin ezin jokatu joku batera eta hurrengo ordenagailuan disfrutatu, eskolarako lanak erreminta hipermediatikoz aurkeztu (PowerPointa rebelazio handia izan zen) eta zerbait apurtzean konpontzen saiatzea.

Asko erabiltzen dudan beste hipermediatikotasun forma bat teletextoa da, ah ze gauza praktikoa: programazioa, kirol emaitzak, berriak, eguraldia… kontsultatu normalean ikusentzunezkoa den bide batean.

Iruzkin bat utzi

Erantzunik ez oraindik.

Comments RSS TrackBack Identifier URI

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s