Liburu elektronikoaz

Atzo Probando el hardcoreren edizio digitala deskargatu nuen internetetik. Igandean bere lehen atala deskargatu nuen eta irakurri ostean Bilboko Liburutegi sarearen webgunean liburu hori zeukaten begiratu nuen. Bai, Iván Lópezen liburua han zegoen, baina Zurbaranbarriko liburutegian zegoen, beraz P2P plataforma baten bilatu eta aurkitu ere egin nuen. Atzo amaitu zen deskargatzen.

Liburu digital honek 18 euro edo Zurbaranbarrirainoko bidaia aurreztu dit. Egia da ordenagailuan irakurtzea askoz ere deserosoagoa dela, baina merkea, oso merkea da.

Internetetik jaitsi nuen lehen testua PDF formatuan Gustavo Adolfo Bécquerren kondaira bat izan zen, El Monte de las Ánimas uste dut. Nahiko testu laburra zen eta inprimatu ere egin nuen. Eskola lanetarako benetan erreminta baliagarria da liburu digitala, kontsulta laburretarako batik bat.

Eskolaz kanpo ere hainbat erbilpen aurkitu dizkiet testu digitalei. Buletin Ofiziala irakurtzea, egunkariak, iragarkiak, urruneko entitateen informazioa… dena etxetik mugitu gabe.

Liburu elektronikoarekin izan dudan harreman bakarra bere bertsio digitalarekin izan da, inoiz ez dut liburu elektroniko irakurtzailea erabili, ezta ikusi ere. Nahiago dut liburu tradizionala erabiltzea, baina geroz eta liburu digital gehiago erabiltzen ditudanez uste dut azkenean, urte batzuk barru, erabiliko dudala.

Iruzkin bat utzi

Erantzunik ez oraindik.

Comments RSS TrackBack Identifier URI

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s