Salbatuko al du blogak idazkera?

Orain del agun batzuk kaletik nindoanean ideia bat etorri zitzaidan burura. Egia esan ez dakit zergatik bururatu zitzaidan hori, baina gauza da hemen kontatu beharra baduela.

Galdera hau izan zen: zergatik idazten du jendeak zuzen blogetan? Beti galdetu diot hori nire buruari. Lagunen blogak irakurtzen ditudanean hizkuntza zuzen erabiltzen dutela konturatzen naiz. Ez naiz Fotolog, Metroflog eta horiei buruz ari, horietan, batzuetan, ezinezkoa da ezer ulertzea.

Gero, mugikorrei buruz gogoratu nintzen, 160 ikonotan hainbeste kontatzeko gaitasuna. Honen eredu bideo hau:

http://youtube.com/watch?v=4nIUcRJX9-o

Eta interneten, Messengerrean, hor bai irakurtzen ditudala beldurrezko gauzak: gazte gutxik dakite “a ver” eta “haber”en arteko ezberdintasuna eta horregatik “aber” bezalako hibridoak sortzen dira, hibrido ambibalenteak gainera. Flogetan berdina gertatzen da, baina hitzak “.:_-” eta horrelako zeinuekin agertzen dira.

Baina blogetan ez, blogetan jendeak zuzen idazten du. Gazteek ere zuzen idazten dute. Izango al da bloga ortografia salbatzeko bidea?

Iruzkin bat utzi

Erantzunik ez oraindik.

Comments RSS TrackBack Identifier URI

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s